Zerbitzuak

Kiropodia

Kiropodia

Kiropodia azkazaletako alterazioak sendatzen dituen espezialitatea da

  • Gogortasunak (Hiperkeratosiak)
  • Kalloak (Helomak)
  • Sartutako azkazalak (Onikokriptosiak)
  • Garatxuak (Papilomak)
  • Onddoak (Mikosiak)
  • Azkazaletako alterazioak (Azkazalen berreirakuntza, azkazalen reedukazioa)
  • Silikonazko ortesiak bihatzak zuzentzeko

Posturologia

Posturologiak sistema toniko posturala eta bere erregulazioa ikertzen du.

Posturologiak gure sentsoreak (ahoa, begiak, oinak, giharrak, etabar..) aztertzen ditu, hauetako zeintzuk informazio txarra jaso eta mina (lumbalgiak, belauneko minak, aldakako mina, zerbikalgiak, etabar) sortzen duten jakiteko. Informazio honekin tratamendu egokia aplikatuz, postura erregulatu eta minak sendatzen ditugu.

Podoposturologian patologiak esku terapia eta plantila bidez tratatzen ditugu.

Posturologia
Plantilla pertsonalizatuak

Plantilla pertsonalizatuak

Pazientea bere osotasunean aztertu eta gero, arazoa konpontzeko tratamentu plan bat diseinatzen dugu, plantilla posturalak, biomekanikoak, bendajeak eta esku terapia erabiliz.

Kirol PodoPosturologia

Kirol podoposturologia, kirol podologia gehi posturologia gehitzen dituen espezialitatea da, kirol desberdinetan tentsioak sortzen dituen faktore biomekaniko eta posturalak kontutan hartzen dituena.

Ortozik-en tratamentu integral pertsonalizatuak egiten ditugu, kirol errendimentua hobetzeko helburuarekin, gorputzaren postura erregulatu eta kirolean lesioak prebenituz.

Faszitisa, iliotibial zintilla sindromea, bikian gainkargak dira adibidez lesioetako batzuk.

Kirol PodoPosturologia
Posturologia · Ortozik Podologia

Haurren podologia

Haurren prebentzioa oinarrizkoa da oinen eta gorputzaren garapenerako.

Haur podologiaz gain posturologian espezializatuta gaudenez, haurretan eskoliosi joerak, dismetriak, ibilera asimetrikoak, ikasteko arazoak, kirol gaitasun arazoak… begiratzen ditugu.

Oin diabetikoa

Diabetesa gaixotasun metaboliko bat da, oinen sentsibilitatea jeitsi ahal du eta baita zirkulazioa okertu ere, horregatik ulzerak sortu daitezke eta zikatrizazioa makaldu.

Hori dela eta oso garrantzitsua da errebisioak maiz egitea podologoarekin.

Oin diabetikoa